Aurkezpena

Kirolene KIIP, erdi eta goi mailan erregimen bereziko Kirol Irakaskuntzak ematen dituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuko zentru bakarra da. Zentrua 2009an jaio zen ordurarte Hezkuntza sistematik at zeuden formakuntzei baliokidetza akademiko eta profesionala emateko. Sasoi horretatik progresiboki modalitate eta espezialitate berriak sartzen joan gara gaur eguneko zentruko formakuntza planaren konfiguraziora iritsi arte.

 

Irakaskuntza-ikaste formatoa semipresentziala eta unidisziplinarra da nagusiki; hala ere, formakuntza presentzial eta interdisziplinarrak kudeatzen ditugu baita zeinetan konpetentzia oso zabalak jasotzen diren lau urteko formakuntza osatu batean.

 

Klaustroan onartutako metodologia proiektu eta erronketan oinarritutakoa da eta etorkizunean irakasle, hezitzaileak izango direnak konpetentzi berritzaileak eta kualitatiboak izan ditzaten bideratuta dago, beraien praxi profesionalean kirolariekin sortu ahal zaizkien arazoak ekiditeko. Arlo horretan ikaslea ahalduntzen saiatzen gara beraien irakaste-ikaste prozesuan lagunduz formakuntzan eta bere sarrera profesionalean.