KIROLENE-ren zuzendaritzak 4 kidez osatutako Epaimahaia izendatuko du. Halaber, idazkari bat hautatuko du, zeinak deliberazioetan parte hartu ahal izango duen, eta, berdinketa egonez gero, boto-eskubidea izango du.
Epaimahaiak, KIROLENE FILM-en zuzendaritzarekin batera, barne-araudia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Sari hauek banatuko ditu:
* KIROLENE FILM-en webgunean teaser onena aukeratzeko bozketan parte hartuko duen publikoaren saria. Ekitaldiaren egunean, teaserra eta film laburra eskainiko dira.
Kategoria guztiak zehaztu gabeko zenbateko batez zuzkituta daude; dela dirutan, dela materialean, dela jarduerarekin loturiko zerbitzu gisa. Sariak ez du bermatzen diru-kopuru bat jasotzea; izan ere, erakunde antolatzaileak, Kirolene Film-ek, bere gizarte-xedearen arabera eta dagokion akordio formalaren bidez, jaialdia egitea ahalbidetuko duen babesletzaren eskutik kudeatu ahal izatearen mende dago.
Film laburren teaserrak KIROLENE FILM-en webgunean egongo dira ikusgai (Teaser atalean), eta erabiltzaileak, teaserik onena bozkatuz, epaimahaian parte hartu ahal izango du. Boto gehien erdiesten dituen teaserra izango da Sare sozialetako irabazlea, bai kategoria profesionalean bai amateurrean.
Zenbat kategoriatan izendatuta egon, hainbat sari irabaz dezake bideo berak; era berean, epaimahaiak egoki baderitzo, saria hutsik adierazi ahal izango da.
Epaimahai Ofizialak ohorezko aipamenak egin ahal izango ditu kategoria guztietan.
Parte-hartzaileek badakite, eta onartzen dute, sarituak izanez gero beren lanak KIROLENE FILM-ekin elkarlanean jardun dezaketen beste jaialdi edo erakusketa batzuetan erakutsi ahal izango direla, beti inolako irabazi-asmorik gabe eta aldez aurretik jakinarazita.
Araudi honetan jaso gabeko edozein egoera KIROLENE FILM-en antolakuntzak ebatziko du, zuzenbideko printzipio orokorren eta ikus-entzunezko jaialdien erabileren zein ohituren arabera.
KIROLENE FILM-en izena emateko formularioa bidaltzeaz batera, araudi honetako baldintzak onartzen dira.
Araudi honen interpretazioa eta aplikazioa jaialdiaren Antolakuntzari ez besteri dagokio.