Kirolene Film Fest datorren udaberrirarte atzeratuko da

20/09/04

Ezinezkoa da. Azken momentura arte saiatu gara baina koronabirusa berragertzeak eragin duen egoeran ezin dugu Kirolene Film Fest gure ustean behar diren berme eta baldintzetan egin. Jaialdia datorren udaberrira, maiatzera, atzeratzea erabaki dugu, Kirolene Film Fest jaialdiaren III. edizioaz denok batera gozatzeko moduan izango garelakoan; partehartzaile, ikusle, babesle, eta oro har, kirola inguru naturalean maite duen oro.
Badakigu jaialdia bigarrenez atzeratzeak eragozpenak sor ditzakeela eta barkamena eskatu nahi dizuegu. Indarrak berrituta eta arazo guztiak aukera bihurtuta itzuliko gara 2021ean eta partehartzeko gonbita egin nahi dizuegu.
Orain arte jaso ditugun film laburrek lehiaketa sailean jarraituko dute, udaberrian, gogo handiagoz, babes berriekin eta sari hobeekin ospatuko dugun III ediziorako. Eskerrik asko eta laster arte.

Kirolene Film 2020

20/04/23

Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera dela eta, aurtengo Kirolene Film Fest udaostera atzeratu behar izan dugu. Festibala irailaren 30, astezkena, eta urriaren 2a, ostirala bitartean egingo da. Hau dela eta, lehiaketarako film laburrak aurkezteko epea ere irailaren 7raino luzatuko da.

 

Erabakia ulertuko duzuelakoan, KFFren antolakuntzatik animatu nahi zaituztegu itxialdia eta uda garaia, abenturazko film labur onenak prestatzen aprobetxatzeko.

Kirolene Film Fest 2020 martxan da

20/02/21

Lehiaketarako film laburrak jasotzeko epea zabalik dago. Webgune honetan beharrezko informazio guztia eskuragai dago.

Ekitaldia maiatzaren 27, 28 eta 29an izango da Durangoko San Agustin antzokian.