Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Kirol-urpekaritza
FAQ
  • Kirolenen egin behar al dut sarbide-proba han ikasketak egin nahi baditut?
  • Ez, sarbide-proba gainditu izanaren edozein ziurtagirik estatu-balioa du, eta zure ikasketak gehien komeni zaizun lekuan egin ditzakezu, sarbide-proba non egin duzun kontuan hartu gabe. Egia da, halaber, ikastetxeek probak egin eta berehala irekitzen dituztela matrikulazio-aldiak, eta, oro har, zuzenean informatzen dituztela probetan parte hartu duten pertsonak.
 
  • Noiz izaten dira Kiroleneko urpekaritzaren TDra sartzeko probak?
  • Web atariko sarbide-probak atalean sarbide-probak noiz burutuko direnaren inguruko informazioa dago.
 
  • Zer osasun-azterketa behar dut?
  • Ezinbestekoa da mediku-azterketa hiperbarikoa indarrean izatea ikastaroak irauten duen bitartean (kanpoko praktikaldia barne, halakorik balego). Ezinbestekoa da hori egiten duen medikuak mediku hiperbarikoaren kualifikazioa izatea.
 
  • Zer urpekaritza-material behar dut urpekaritzako kirol-teknikari ikastarorako?
  • Ikasle bakoitzak bere urpekaritza-ekipo osoa izan beharko du, botila izan ezik.

     

    Bestela, ikasleak bere urpekaritza-materiala ez badu, material horretarako sarbidea kudeatzen saiatuko da (alokairua).

     

    Ikasleak emandako material guztiak erabilera-baldintza onetan egon beharko du, eta legez ezarritako eskakizunak beteko ditu, halakorik balego.

     

    Ikaslearen edozein material, prestatzaileek desegokitzat jotzen badute, ezarritako baldintzak betetzen dituen beste material batekin ordeztu beharko da.

     

    Ikasleak nahitaez izan behar duen urpekaritza-materiala:

    Ekipo arina:
    • Gutxienez 5 mm-ko lodierako urpekaritza-jantzi hezea edo erdi-hezea
    • Aletak (zola gogorreko eskarpinekin batera erabiltzeko oinetakoak izatea gomendatzen da)
    • Urpekaritza-betaurrekoak
    • Arnasketa-hodia
    • Material gomendagarria (ez da nahitaezkoa): eskularruak eta neoprenozko kaputxa (jantzian integratuta egon daiteke)

     

    Ekipo astuna:
    • Urpekaritza-txalekoa edo “jacket”a
    • Erregulatzailea (lehen etapa bi bigarren etapekin, manometroa eta txalekoaren tenkagailua)
    • Ebakitzeko elementua
    • Lasta-gerrikoa berunekin

     

    Beste material batzuk:
    • Urpekaritza-ordenagailua
    • Iparrorratza
    • Spooldun buia
    • Linterna
    • Idazketa-taula