Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Kirol-urpekaritza
Aurkezpena
Eskafandra autonomoa duen urpekaritzako erdi-mailako kirol-teknikariaren titulazioak (TD) hasierako ziklo batek (TDI) eta amaierako beste ziklo batek (TD II) osatzen dute.
Bi ikasturteetan, kirol-urpekaritzaren esparruan beharrezkoak diren gaitasun profesionalak eskuratzen dira.
TD I gaitasunak (laburpena):
- Urpekaritza deskubritzeko jarduerak egitea (bataioak).
- Urpekaritza-taldeak koordinatzea eta uretan urpekariak gidatzea.
- Urpekaritza-tresneria eta botilen karga kudeatzea.
- Ikastaro eta lehiaketetako laguntza- eta segurtasun-urpekaria.
- Klub eta urpekaritza-zentroetako urpekaritza-jardueren koordinazioko laguntzailea.
TD II gaitasunak (laburpena):
- TD I-ari dagozkionak.
- Kirol-urpekaritzako prestakuntza antolatzea, ematea eta ziurtatzea.
Norentzat da?
- Beren prestakuntza kirol-urpekaritzaren alderdi profesionalera zabaldu nahi duten kirol-urpekarientzako, eskafandra autonomoa duen kirol-urpekaritzako kirol-teknikariaren titulazio ofiziala eskuratuz.
- Urpekaritza taldeetako gidentzako edo irakasleentzako, urpekaritzako kirol-teknikariaren titulazio ofiziala eskuratu ahal izateko, prestakuntza sendotzeko eta jarduera arautzeko.
Bi zikloak honela egituratuko dira: bloke komuneko zati bat (kirol-prestakuntza generikoa), bloke espezifikoko beste bat (kirol-urpekaritzako prestakuntza) eta praktiketako hirugarren bat (urpekaritza-zentroetan edo kirol-klubetan).
Lege-esparrua:
Hauek dira eskafandra autonomoa duen kirol-urpekaritzako erdi-mailako kirol-teknikariaren titulaziorako arau-erreferentzia nagusiak:
- 932/2010 Errege Dekretua, uztailaren 23koa, Eskafandra autonomoa duen kirol-urpekaritzako kirol-teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak eta sartzeko baldintzak finkatzen dituena.
- EDU/2450/2011 Ordena, irailaren 5ekoa, Eskafandra autonomoa duen kirol-urpekaritzako kirol-teknikariaren tituluari dagozkio
Tasa publikoak
Hasierako zikloa: 330€Amaierako zikloa: 600€