Piraguismoa
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Jarduera profesionala eremu publikoan gara dezake, Estatuko Administrazio Orokorrean, administrazio autonomikoetan edo toki-administrazioetan; erakunde pribatuetan, enpresa handi, ertain edo txikietan; kirol-patronatuetan, udal-kirol erakundeetan, federazioetan, kirol eta gizarte-klubetan, piraguismo-eskoletan, ikastetxeetan, turismo aktiboko zerbitzuen enpresetan eta eskolaz kanpoko jardueretan, baldin eta kirol-aisialdiko jarduerak eta ur bizietan hobekuntza eskaintzen badituzte.

 

Kirolaren, aisiaren eta denbora librearen sektoreetan kokatzen da.

 

Profesional horientzako zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Ur bizietako gida.
  • Ur lasaien gida.
  • Rafting-gida.
  • Hidrotrineoko gida (hidrospeed).
  • Segurtasun kayaka.
  • Piraguismo eskolako zuzendari teknikoa.

 

Lan-erantzunkizunak

 

  • Banakako piraguan, hidrotrineoan eta III. graduko ur bizietan igeriketan nabigatzeko teknika espezifikoak menderatzea, eroanbidearen berezko zereginak garatzeko.
  • Ur bizietako talde, jarduera eta nabigazio maila egokiari esleitzeko edo orientatzeko, kirolariaren maila teknikoa eta ezaugarriak baloratzea,.
  • Ingurumena errespetatzeko eta praktika osasungarrirako balioen transmisioa kontuan hartuta, zentroaren programazioaren arabera IV. mailara arteko ur bizien ibilbideetan baltsan, hidrotrineoan eta kayakean gidatzeko jarduera egokitzea eta zehaztea.
  • IV. mailara arteko ur bizietako ibilbideetan baltsan, hidrotrineoan eta kayakean gidatzeko jarduera zuzendu eta dinamizatzea, aurreikusitako parte hartzea eta gozamena lortzeko sor daitezkeen gorabeherak konponduz.
  • Ur bizietako aisialdiko piraguismoko hobekuntza tekniko eta taktikoko saioa zuzendu eta dinamizatzea, dauden gorabeherak konponduz, programazioan aurreikusitako parte hartzea eta errendimendua lortzeko, beti ere eskatutako ingurumen eta segurtasun arauak kontutan hartuz.
  • IV. mailara arteko ur bizietako praktika aldiko arriskua kudeatzea: prebentzio neurriak eta jarduteko protokoloak zehaztuta, erabilitako instalazioak, nabigazio tarteak eta bitartekoak gainbegiratuta, eta hautemandako arrisku egoeretan ontzitik edo ertzetik esku hartuta, eta istripu edo larrialdi egoeretan lehenengo esku hartzailea izanda.
  • Ur bizietako ibilbideetan zehar gidaritza lanak burutzeko eta ur bizietako aisialdiko piraguismoa hobetzeko beharrezkoak diren bitartekoak egokitzea, prestatzea, garraiatzea, mantentzea eta biltegiratzea, horien erabilgarritasuna eta segurtasuna bermatuz, beti ere dagokion araudia errespetatuz.
  • Ur bizietan aisialdiko piraguismoa praktikatzearen osagarri diren elikadura, higiene eta gaua pasatzeko baliabideak zehaztea, horien egokitasuna.
  • IV. maila arteko ur bizietako aisialdiko piraguismo gidaritzako jardueretan nabigazio ibilbideak eta trazak diseinatzea, beharrezkoak diren baliabideekin eta segurtasun protokoloak eta ingurumen araudia errespetatuz.
  • Kayakean, hidrotrineoan eta IV. maila arteko ur bizietako putzuan hobekuntza teknikoko, autoentrenamenduko eta segurtasuneko programa espezifikoak egokitzea eta zehaztea.
  • Jardunbide osasungarriko balioen transmisioa eta norberaren gorputzaren errespetua eta zaintza kontuan izanda, kirol teknifikazioko prozesuekin bat datozen piraguismoko kirol hastapeneko programak diseinatzea.
  • Jardunbide osasungarriko balioen transmisioa eta norberaren gorputzaren errespetua eta zaintza kontuan izanda, desgaitasuna duten pertsonentzako piraguismoan hasteko erreferentziazko programak egokitzea eta zehaztea.
  • - Ur bizietako aisialdiko piraguismo gidariaren hastapenaz eta hobekuntza teknikoaz arduratzen diren beste teknikari batzuk koordinatzea, haien programazioa berrikusiz, baliabide materialak eta giza baliabideak antolatuz.
  • Ur bizietako aisialdiko piraguismoko hobekuntza teknikoko prozesua ebaluatzea, ur bizietako gidariaren irakaskuntza eta eroanbide jardueren etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duten iritziak eta doikuntza proposamenak egiteko beharrezko informazioa bilduz.
  • Kirol hastapenari dagozkion ekitaldiak antolatzea, eta ur bizietako jolas-piraguismoaren berezko jarduerak, hastapenak, hobekuntza teknikoa, gidatzea, lehiaketak eta ekitaldiak kudeatzen laguntzea.
  • Norberaren jokabide etikoaren bidez, joko garbiari, besteekiko errespetuari eta norberaren gorputzaren eta natura ingurunearen errespetuari eta zaintzari lotutako balioak transmititzea.
  • Norberaren erantzukizunaren, ahalegin pertsonalaren eta berrikuntzaren izpirituari eustea.
  • Bere eginkizunak betetzeko talde lanaren barruan ekimena eta autonomia mantentzea.