Piraguismoa
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Bere jarduera profesionala eremu publikoan garatzen du: Estatuko Administrazio Orokorrean, administrazio autonomikoetan edo toki-administrazioetan; Erakunde pribatuetan: enpresa handi, ertain edo txikietan; kirol-patronatuetan, udal-kirol erakundeetan, kirol eta gizarte federazio eta klubetan, piraguismo eskoletan, ikastetxeetan, eskolaz kanpoko jardueretarako zerbitzu enpresetan eta udalekuetan piraguismoan kirol aisialdiko jarduerak eskaintzen dituztenean.
Kirolaren, aisiaren, denbora librearen eta turismoaren sektoreetan kokatzen da.
Profesional horientzako zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Piraguismo hastapeneko monitorea.
- Piraguismoaren kirol hastapeneko jardueretako segurtasuneko piraguista.
- Piraguismo lehiaketetako kontrol laguntzailea.
Lan-erantzunkizunak
- III. graduko ur bizietako slalom piraguismoaren teknika espezifikoak menderatzea, kirol-teknifikazioaren berezko zereginak garatzeko.
- Kirolaria bere mailaren eta ezaugarrien arabera baloratzea eta hautatzea, slalom eta/edo ur bizien jaitsiera espezialitateetan hobekuntza teknikoko erreferentziazko programazioa egokitzeko.
- Slalomeko eta ur bizien jaitsierako oinarrizko entrenamendu saioa erreferentziazko programazioaren arabera egokitzea eta zehaztea, bizi osasungarriaren balioen transmisioa eta norberaren gorputzaren errespetua eta zaintza kontuan hartuta.
- Slalom bidezko kirol-teknifikazioko eta ur bizien jaitsierako etaparako hobekuntza teknikoko berariazko programak egokitzea eta zehaztea, programazio orokorraren arabera.
- Kirol teknifikazioko prozesuekin bat datozen piraguismoko kirol hastapeneko programak diseinatzea, jardunbide osasungarriko balioen transmisioa eta norberaren gorputzaren errespetua eta zaintza kontuan hartuta.
- Slalom eta ur bizien jaitsiera espezialitateetako kirol-teknifikazioko etapako oinarrizko entrenamendu saioa zuzentzea, eta dauden gorabeherak konpontzea, parte hartzea eta errendimendua lortzeko, proposatutako helburuen arabera, eta eskatutako ingurumen arauen eta segurtasun eremuen barruan.
- Slalomeko teknifikazio mailan eta ur bizien jaitsieran segurtasuna kontrolatzea, erabilitako instalazioak eta bitartekoak gainbegiratuz eta hautemandako arrisku egoeretan laguntza edo erreskatearen bidez esku hartuz eta larrialdi egoeretan lehenengo esku hartzaile gisa lagunduz.
- Kirol modalitatearen teknifikazio mailan jarduteko beharrezkoak diren bitartekoak egokitzea, prestatzea eta garraiatzea, haien eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatuz eta ingurumen araudia errespetatuz.
- Teknifikazio mailako lehiaketetan kirolariei laguntzea eta zuzentzea, aportazio tekniko-taktikoak eginez eta lehiaketa garatzeko erabakirik egokienak hartuz, baldintza onenetan parte har dezaten bermatzeko, joko garbiarekin, besteekiko errespetuarekin eta norberaren gorputzarekiko errespetuarekin lotutako balio etikoen barruan.
- Kirol hastapenari dagozkion ekitaldiak antolatzea, teknifikazioaren berezko lehiaketa eta ekitaldiak kudeatzen laguntzea eta esku hartzea; eremu teknikoari dagokionez slalom teknifikazio ekitaldiak eta ur bizietako jaitsierak zuzentzea, kirolaria kirol-modalitatearen praktikara erakarri, atxiki eta fidelizatzeko.
- Piraguismoko kirol-hastapenaz arduratzen diren beste teknikari batzuk koordinatzea, haien programazioa berrikusita, baliabide materialak eta giza baliabideak antolatuta, teknikari horien arteko harremanak dinamizatzeko eta errazteko.
- Kirol-teknifikazioaren prozesua ebaluatzea, iritziak egiteko beharrezkoa den informazioa bilduta eta slalom bidezko teknifikazioaren eta ur bizien jaitsieraren berezko jardueren oinarrizko entrenamendua eta hobekuntza iraunkorra ahalbidetuko duten programak doituta.
- Jokabide etiko pertsonalaren bidez, joko garbiari, besteekiko errespetuari eta norberaren gorputzaren errespetuari eta zaintzari lotutako balioak transmititzea.
- Norberaren erantzukizunaren, ahalegin pertsonalaren eta berrikuntzaren izpirituari eustea kirol teknikari gisa egiten duen lanaren esparruan.
- Desgaitasunen bat duten pertsonentzako piraguismoan hasteko erreferentziazko programak egokitzea eta zehaztea, ezintasunen ezaugarrien arabera, jardunbide osasungarriko balioen transmisioa eta norberaren gorputzaren errespetua eta zaintza kontuan hartuta.