Piraguismoa
FAQ
  • Nire ikasketak Kirolenen egin nahi baditut, sarbide-probak bertan egin behar al ditut?
  • Ez, estatuan sarbide-proba gainditu izanaren edozein ziurtagirik balio du. Hauek non gainditu dituzun axola gabe, ikasketak gehien komeni zaizun lekuan egin ditzakezu.
 
  • Noiz izaten dira piraguismoko erdi-mailako teknikari ikastaroen hasierako ziklorako sarbide-frogak Kirolenen?
  • Hasierako ziklorako sarbide-probak ekainaren lehen hamabostaldian eta irailaren erdialdean Orioko arraun elkartean egiten dira. Data zehatzak piraguismoko sarbide-proben atalean argitaratzen dira.
 
  • Zenbat denbora irauten du sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiriak?
  • Sarbide-probaren baliozkotasuna 18 hilabetekoa da.
 
  • Zein da piraguismoko erdi-mailako teknikari ikastaroaren hasiera ziklorako egin beharreko sarbide-proba eta zein material eraman behar dut?
  • Probarako hotzetik babestuko gaituen eta igeri egiteko traba egingo ez digun janzkera estu bat eramatea da onena, adibidez maila batzuk eta likra edo kamiseta termiko bat. Probetarako oinetakoak eramanez gero (ez da nahitaezkoa), igeri egiteko traba handirik egiten ez duten eskarpinak eramatea da onena.

 
  • Zein material eraman behar dut piraguismoko erdi-mailako teknikari ikastaroaren hasiera ziklorako?
  • Ez da piraguismoko berariazko materialik eraman behar, hau ikastetxeak jartzen baitu. Dena dela neopreno luze bat eta uretan erabiltzeko oinetako egokiak eraman behar dira.
 
  • Zer dira bloke komuna, espezifikoa eta praktikoa?
  • Bloke komuna kirol guztientzat komuna da, eta bertan kirol dinamiken oinarrizko ezagutzak bereganatzen dira, hala nola entrenamendua, fisiologia eta abar. Berariazko blokeak, izenak berak adierazten duen bezala, piraguismoko eduki zehatzei egiten die erreferentzia. Bloke praktikoa eskuratutako esperientzia praktikara eramatea da, benetako enpresa eta bezeroekin.
 
  • Zenbat aldiz utzi daiteke irakasgai bat bertan behera?
  • Ikasgai edo modulu bakoitzeko lau deialdi daude. Lehenengo matrikularekin ohikoa eta ez-ohikoa egiteko aukera dago. Ikasleak matrikula bertan behera uzten badu, berriz matrikulatu beharko du,  beste ohiko eta ez-ohiko aukera bana edukitzeko.
 
  • Ezin badut ikasketekin jarraitu matrikula baliogabetu dezaket?
  • Ikastaroa edozein arrazoirengatik utziz gero, ikasleak modulu baten edo guztien deialdiari uko egin diezaioke, bai ohiko eta baita ez-ohiko deialdian ere. Matrikulatu den taldearen ez-ohiko deialdia amaituta, berriro matrikulatu beharko da, eta deialdiak utzi zituen bezala gordeko dira.
 
  • Derrigorrezkoa al da eskolara joatea?
  • Bai, konpentsazio lanik ez egin behar izateko gutxienez eskola orduen %90ko presentzialtasuna eduki behar da. Nahiz eta konpentsazio lanak entregatu, eskola orduen %75a edo gehiago huts egin bada, ohiko deialdian parte hartzeko eskubidea galduko da eta zuzenean ez-ohiko deialdian parte hartu beharko du ikasleak.