Piraguismoko erdi mailako teknikari ikastaroa ur lasaietako, ur bizitako, itsasoko edo kayak poloko piraguistak diren eta beraien formazioa arlo profesional aldera zuzendu nahi duten pertsonei zuzendua dago.
Erdi mailako teknikari titulazioa hasierako ziklo batez eta amaierako ziklo batez osatua dago. Hasierako zikloan piraguismoko modalitate desberdinak lantzen diren bitartean, amaierako zikloa jolas-piraguismoa Ur bizietako Gida arlora zuzendua egongo da.
Saioetan erabiliko den metodologiak ikastaroko ezagutzen barneratzea eta esperientzia benetako praktikaren bidez lantzean izango du bere funtsa. Beraz gela barruko saio motzez gain, ibai eta itsas kostan burutuko ditugu saio praktikoak.
Hasierako zikloaren prestakuntza ildo nagusiak honako hauek dira:
- Modalitate desberdinetako lehen hastapenak dinamizatu, konkretatu eta irakatsi.
- Maila honi dagozkion ekintza, txapelketa edo topaketetan kirolariak antolatu, lagundu eta ikuskatu.
- Maila honi dagozkion zonaldeetan zehar taldeak gidatzea.
Amaierako zikloaren prestakuntza ildo nagusiak honako hauek dira:
- Pala edo aleten bidez bultzaturiko ontziak erabiliaz, IV. gradurainoko zailtasun maila duten ur bizitako ibilbidetatik taldeak gidatu eta dinamizatu.
- Ur bizietako jolas-piraguismoari dagokion hobekuntza teknikoa programatu, gidatu eta dinamizatu.
- Ur bizitako ibilbideak diseinatu.
- Ur bizitako lehen hastapeneko ekintza, txapelketa eta topaketak antolatu.
- Ur bizitako arrisku egoeren aurrean segurtasuna antolatu eta istripuren bat gertatu ezkero parte hartu.
Bi zikloen egituraketa ondorengoa izango da: bloke komuneko zati bat (kirol-prestakuntza orokorra), bloke espezifikoko beste zati bat (piraguismoko prestakuntza) eta azkenik praktiketako zati bat (natur ekintzetako enpresak, udalaren kirol zerbitzuak, piraguismoko klubak...).
Kurtsoaren amaieran lortuko den titulazioa Kirol-teknikaria jolas-piraguismoan Ur Bizietako Gida izango da.
Hauek dira Kirol-teknikaria jolas-piraguismoan Ur Bizietako Gida titulaziorako arau erreferentzia nagusiak:
- 981/2015 errege dekretua, Urriak 30koa, piraguismoko teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide baldintzak finkatzen dituena.
- ECD/338/2018, Martxoak 26koa, “Kirol-teknikaria jolas-piraguismoan Ur Bizietako gida” tituluko hasierako zikloari eta amaierako zikloari dagozkiona.
Amaierako zikloa: 590€