Bela
Aurkezpena

Belako kirol-teknikariaren erdi mailako titulazioak bi ziklo ditu:

  • Hasierako zikloa.
  • Amaierako zikloa.

Hasierako zikloak bi modalitate barneratzen ditu: Aparailu finkoa eta Aparailu librea. Hasierako zikloko gaitasun orokorrak hauek dira:

  • Bela kirolaren hastapena bultzatu, instruitu eta zehaztu.
  • Gehienez zortzi metroko luzerako ontziak gidatu.
  • Kirolariak antolatzea, laguntzea eta babestea maila honetako jarduera, lehiaketa eta ekitaldietan parte hartzen duten bitartean, ekipamendu finko eta libreak dituzten itsasontziak erabiliz, ingurune naturala errespetatuz, segurtasun baldintzetan eta kirolarien asebetetzea ahalbidetzen duen goi-mailako kalitatea duten jardueran.

 

Amaierako zikloa berriz, Aparailu finko eta Aparailu librean banatzen da, hauetariko bat aukeratu behar delarik. Kirolenen, oraingoz Aparailu finkoa eskaintzen da soilik. Amaierako zikloa (Aparailu finkoa)-ren gaitasun orokorrak hauek dira:

  • Oinarrizko trebakuntza eta hobekuntza teknikoa egokitzea, zuzentzea eta dinamizatzea teknifikazio fasean.
  • 12 metrora arteko jolas ontziak kontrolatu.
  • Regatistak antolatu eta lagundu, maila honetako jarduera, lehiaketa eta ekitaldietan parte hartzen duten bitartean.
  • Maila honetako nabigazio eremuak ezarri
  • Beharrezko baliabide materialak kudeatu eta bere ardurapean dauden teknikarien jarduerak koordinatu.
  • Kirol hastapen mailan jarduerak, lehiaketak eta ekitaldiak antolatu
  • Ingurune naturala eta segurtasun baldintzak errespetatu.
Tasa publikoak
Hasierako zikloa: 330€
Amaierako zikloa: 650€