Saskibaloia
Aurkezpena

Saskibaloiko Kirol-Teknikariaren ikastaroa kirol-modalitate hori sustatu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago, eta helburua etorkizuneko kirolariak saskibaloi-modalitatearen hastapenean gidatzea da.

 

Ikastaro honen helburua modalitatearen irakaskuntza programatu eta gauzatzeko beharrezko gaitasunak lortzea da, kirolariaren exekuzio teknikoa eta taktikoa hobetzeko, bai eta kirol-modalitate honetako taldeetako kirolariak entrenatzea ere.

 

Saskibaloiko goi-mailako teknikariaren ikastaroa saskibaloiko erdi-mailako titulazioa duten guztiei zuzenduta dago.

 

Titulazio honen helburua goi-errendimenduko kirolarien eta taldeen entrenamendua planifikatu eta zuzentzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzea da.

 

Hona hemen ikastaroen ezaugarri nagusiak:

  • Irakaskuntza hiru ikasturtetan banatuta:
    • Saskibaloiko kirol-teknikaria. Hasierako zikloa
    • Saskibaloiko kirol-teknikaria. Amaierako zikloa
    • Saskibaloiko goi-mailako teknikaria
  • Ikastaroak, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan banatutako egoitza desberdinetan.
  • Saskibaloiaren egungo errealitatera egokitutako kalitatezko irakaskuntza.
  • Lehen mailako irakasleak, saskibaloi profesionalean esperientzia dutenak.
  • Talde-proiektuen garapenean oinarritutako metodologia.
  • Prezio publikoak.

 

Hauek dira Saskibaloiko kirol-teknikari titulaziorako arau-erreferentzia nagusiak:

  • 1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena.
  • 980/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezartzen duena eta haren oinarrizko curriculuma eta sartzeko baldintzak finkatzen dituena, eta irailaren 6ko 669/2013 Errege Dekretua aldatzen duena (669/2013 Errege Dekretua, Atletismoko kirol-teknikariaren titulua ezartzen duena eta gutxieneko irakaskuntzak eta sartzeko baldintzak finkatzen dituena).
  • ECD/481/2017 Agindua, maiatzaren 24koa, Saskibaloiko kirol-teknikariaren tituluari dagozkion erdi-mailako hasierako eta amaierako zikloen curriculuma ezartzen duena (modu osagarrian aplikatuta).
Tasa publikoak
Hasierako zikloa: 380€
Amaierako zikloa: 650€
Goi-maila: 850€