Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Futbola
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Kirol-hastapenaren esparruan jardungo du.

 

Teknikari horrek futbolarekin zerikusia duen erakunde publiko edo pribatu baten barruan jardungo du beti.

 

Zer erakunde edo enpresa motatan gara ditzakete beren eginkizunak:

  • Kirol-hastapeneko eskolak eta zentroak
  • Kirol-klubak eta -elkarteak
  • Kirol federazioak
  • Kirol-patronatuak
  • Kirol zerbitzuetako enpresak
  • Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak)
Lan-erantzunkizunak

 

Goragoko mailako teknikarien eta/edo profesionalen ikuskapen orokorraren pean jardungo du, eta honako erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:

  • Kirolariak haur eta helduen kategorietan lehiatzeko gaitzen duten oinarrizko ezagutza teknikoak eta taktikoak lortu arteko irakaskuntza
  • Irakaskuntza egiteko helburu, bitarteko, metodo eta material egokienak hautatzea
  • Kirol-irakaskuntzako prozesuaren ebaluazioa eta kontrola
  • Baldintza klimatikoen arabera egokiena den janzkerari buruzko informazioa ematea parte-hartzaileei
  • Gizabanakoak eta taldeak gidatzea eta laguntzea kirol-jardueran
  • Taldearen segurtasuna jarduera garatu bitartean
  • Medikurik gabeko istripu edo gaixotasunen kasuan, lehen sorospenak ematea
  • Erregelamendua betetzea
  • Kirol-instalazioetako laguntza medikoko zerbitzuekin lankidetzan aritzea
  • Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea