Futbola
Aurkezpena
  • Futboleko modalitateen hastapena, hobekuntza eta errendimendu altua.
  • Futboleko erdi-mailako eta goi-mailako kirol-teknikariaren prestakuntza.
  • Lau hileko eta/edo urteko ikastaroak.
  • Ikasturte batean (irailetik irailera) futboleko kirol-teknikariaren titulua lortzeko aukera.
  • Futboleko goi-mailako kirol-teknikariaren urteko deialdia.
  • Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan banatutako egoitzetako ikastaroak.
  • Futbolaren egungo errealitatera egokitutako kalitatezko irakaskuntza.
  • Talde-proiektuen garapenean oinarritutako metodologia.
  • Egonaldiak klub profesionalen akademietan.
  • Prezio publikoak.

 

Futboleko erdi-mailako kirol-teknikariaren ikastaroa kirol-modalitate hori sustatu nahi duten eta etorkizuneko kirolariak futbol-modalitatearen hastapenean gidatzea helburu duten guztiei zuzenduta dago.

 

Ikastaro honen helburua da kirolariaren exekuzio teknikoa eta taktikoa hobetzeko modalitatearen irakaskuntza programatzeko eta egiteko behar diren gaitasunak lortzea, bai eta kirol-modalitate horretako taldeetako kirolarien entrenamendua.

 

Futboleko goi-mailako kirol-teknikariaren ikastaroa futboleko erdi-mailako titulazioa duten guztiei zuzenduta dago.

 

Ikastaro honen helburua da kirolarien eta taldeen entrenamendua planifikatu eta zuzentzeko, maila ertain eta altuko lehiaketetan horien parte-hartzea zuzentzeko eta futbol-eskolak zuzentzeko behar diren gaitasunak lortzea.

Tasa publikoak
1. maila: 450€
2. maila: 530€
Goi maila: 980€