Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Eskubaloia
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Oinarrizko kiroleko eta jolas-kiroleko kirol-hastapenaren esparruan jardungo du . Teknikari horrek eskubaloiarekin lotutako erakunde publiko edo pribatu baten barruan jardungo du beti .
Hauek dira eginkizunak bete ditzaketen erakunde edo enpresa motak :
- Kirol-hastapeneko eskolak eta ikastetxeak
- Kirol klub eta elkarteak
- Kirol federazioak
- Kirol patronatuak
- Kirol-zerbitzuetako enpresak
- Ikastetxeak ( eskolaz kanpoko jarduerak )
Lan-erantzunkizunak
Teknikari honek berea baino goragoko mailako teknikari eta/edo profesionalen ikuskapen orokorraren pean jarduten du, eta honako erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:
- Eskubaloiaren irakaskuntza eta entrenamendua, kirolariak oinarrizko ezagutza teknikoak eta taktikoak lortu arte.
- Irakaskuntza egiteko helburu, bitarteko, metodo eta material egokienak aukeratzea.
- Kirol-irakaskuntzako prozesuaren ebaluazioa eta kontrola.
- Kirolariei eskubaloiaren praktikarekin lotutako alderdiei buruzko aholkularitza.
- Kirolariak edo taldeak laguntzea eta dinamizatzea kirol-jarduera garatzen den bitartean.
- Taldearen segurtasuna jarduera garatu bitartean.
- Lehen laguntzak ematea medikurik gabeko istripu edo gaixotasunen kasuan.
- Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.

















