Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Eskubaloia
Ikasketa plana

a) Prestakuntza-helburuak:

 

Prestakuntzan eskuratutako gaitasunak modu praktikoan garatzea, eraginkortasunez egiteko:

  • Kirolarien eta taldeen entrenamendua programatzea eta zuzentzea, eta maila ertain eta altuko eskubaloi-lehiaketetan parte hartzea..
  • Eskubaloiko jokalarien egokitzapen fisikoa programatzea eta zuzentzea.
  • Eskubaloiaren kirol-irakaskuntza programatzea eta zuzentzea.
  • Beheragoko mailako kirol-teknikarien jardueraren jarraipena programatzea, zuzentzea eta koordinatzea.
  • Eskubaloiko sail, atal edo eskola bat zuzentzea.

 

b) Edukiak:

 

Prestakuntza praktikoan, Eskubaloiko kirol-teknikariaren jardueretara modu jarraituan joango da, gutxienez 110 orduz, horretarako izendatutako taldearekin. Aldi horretan:

  • Eskubaloiko entrenamendu saioak.
  • Eskubaloiko jokalarien egokitzapen fisikoko saioak.
  • Taldeen zuzendaritza-saioak.
  • Eskubaloiaren kirol-irakaskuntzako programazio- eta zuzendaritza-saioak.
  • Behe-mailako kirol-teknikarien programazio- eta koordinazio-saioak.
  • Eskubaloi eskola bateko zuzendaritza saioak.

Hiru fase ditu:

  • Behaketa-fasea (tutoreak egingo du).
  • Lankidetza-fasea (ikaslearen eta tutorearen artekoa, kirol-ekintzako lanei buruzkoa).
  • Gainbegiratutako jarduketa fasea (ikasleak tutoreak agindutako irakaskuntza- edo entrenamendu- eta errendimendu-prozesuko zereginak bere gain hartuko ditu).

Hiru faseak amaitzean, praktiken memoria bat egingo du ikasleak, eta tutoreak eta prestakuntza jaso duen ikastetxeak ebaluatu beharko dute.

 

c) Ebaluaketa irizpideak:

 

Gai edo ez-gai kalifikazioa baino ez da emango. Gai izateko, ikasleek honako hauek izango dituzte:

  • Ikaslearen gidan ezarritako gutxieneko orduetan egon izana.
  • Lan-saioetan aktiboki parte hartzea.
  • Saio bakoitzean prestakuntza-helburuak lortzea.
  • Hizkuntza argia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.
  • Praktiken memoria behar bezala aurkeztea.
  • Praktiken memoria egituratzea, gutxienez atal hauetan:
    • Ikastetxearen, praktiketako instalazioen eta espazioen eta praktikak egin dituen taldearen egitura eta funtzionamendua deskribatzea.
    • Praktiken garapena: saio bakoitzeko praktiken jarraipen-fitxak, faseka eta edukika taldekatuta, egitura justifikatuta.
    • Praktiken autoebaluazio-txostena.
    • Tutorearen ebaluazio-txostena.