Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Eskubaloia
Ikasketa plana

Prestakuntza praktikoaren blokea egin ahal izateko, nahitaezkoa da multzo komun, espezifiko eta osagarrietako modulu guztiak gainditu izana.

 

a) Prestakuntza-helburuak:

 

Prestakuntzan eskuratutako gaitasunak modu praktikoan garatzea, honako hauek eraginkortasunez egiteko:

  • Eskubaloiaren teknika eta taktika irakastea.
  • Eskubaloi jokalarien entrenamendua zuzentzea.
  • Eskubaloiko lehiaketetan jokalariak eta taldeak zuzentzea.
  • Eskubaloi jokalarien egokitzapen fisikoa zuzentzea.

 

b) Edukiak:

 

Prestakuntza praktikoan, Eskubaloiko kirol-teknikariaren jardueretara modu jarraituan joango da, gutxienez 110 orduz, horretarako izendatutako taldearekin. Aldi horretan honako hauek jaso beharko dira:

  • Eskubaloia hasteko eta hobetzeko saioak.
  • Eskubaloiko entrenamendu-saioak.
  • Eskubaloiko jokalarien egokitzapen fisikoko saioak.
  • Taldeak zuzentzeko saioak, beren mailari dagozkion eskubaloi-lehiaketetan.
  • Egindako jarduerak programatzeko saioak.

Hiru fase ditu:

  • Behaketa-fasea (tutoreak egingo du).
  • Lankidetza-fasea (ikaslearen eta tutorearen artekoa, kirol-ekintzaren zereginei buruzkoa).
  • Gainbegiratutako jardun-fasea (ikasleak tutoreak agindutako irakatsi, ikasi edo entrenatzeko/errendimenduko prozesuko zereginak bere gain hartuko ditu).

Hiru faseak amaitzean, praktiken memoria bat egingo du ikasleak, eta tutoreak eta prestakuntza jaso duen ikastetxeak ebaluatu beharko dute.

 

c) Ebaluaketa irizpideak:

 

Gai edo ez-gai kalifikazioa baino ez da emango. Gai izateko, ikasleek honako hauek izango dituzte:

  • Ikaslearen gidan ezarritako gutxieneko orduetan egon izana.
  • Lan-saioetan aktiboki parte hartzea.
  • Saio bakoitzean prestakuntza-helburuak lortzea.
  • Hizkuntza argia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.
  • Praktiken memoria behar bezala aurkeztea.
  • Praktiken memoria egituratzea, gutxienez atal hauetan:
    • Ikastetxearen, praktiketako instalazioen eta espazioen eta praktikak egin dituen taldearen egitura eta funtzionamendua deskribatzea.
    • Praktiken garapena: saio bakoitzeko praktiken jarraipen-fitxak, faseka eta edukika taldekatuta, egitura justifikatuta.
    • Praktiken autoebaluazio-txostena.
    • Tutorearen ebaluazio-txostena.