Eskubaloiko kirol-teknikaria ikastaroa kirol-modalitate hori sustatu nahi duten eta etorkizuneko kirolariak eskubaloiaren modalitatearen hastapenean gidatzeko helburua duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Ikastaro honen helburua da kirolariaren exekuzio teknikoa eta taktikoa hobetzeko modalitatearen irakaskuntza programatzeko eta egiteko behar diren gaitasunak lortzea, bai eta kirol-modalitate horretako taldeetako kirolarien entrenamendua egitea ere.
Eskubaloiko goi-mailako teknikariaren ikastaroa Eskubaloiko erdi-mailako titulazioa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Titulazio honen helburua da kirolarien eta errendimendu handiko taldeen entrenamendua planifikatzeko eta zuzentzeko behar diren gaitasunak lortzea.
Hauek dira ikastaroen ezaugarri nagusiak:
- Irakaskuntza hiru ikasturtetan banatuta:
- Eskubaloiko Kirol-teknikaria. Lehen maila
- Eskubaloiko Kirol-teknikaria. Bigarren maila.
- Eskubaloiko Goi Kirol-teknikaria.
- Lau hileko eta/edo urteko ikastaroak
- Eskubaloiko kirol-teknikariaren titulua lortzeko aukera ikasturte akademiko batean (irailetik irailera)
- Eskubaloiaren egungo errealitatera egokitutako kalitatezko irakaskuntza
- Eskubaloi profesionalean esperientzia duten irakasleak
- Hainbat prestakuntza-eremutan esperientziak dituzten irakasle gonbidatuak
- Talde-proiektuen garapenean oinarritutako metodologia
- Prezio publikoak
Eskubaloiko kirol-teknikariaren titulaziorako arau-erreferentzia nagusia honako hau da: 171/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa, eskubaloiko kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren irakaskuntzei dagokien curriculuma ezartzen duena eta dagozkion sarbide-probak eta -betekizunak arautzen dituena.
2. maila: 450€
Goi-maila: 850€