Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Areto-futbola
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Tituluak egiaztatzen du titularrak badituela bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barruan bere gain hartzeko behar adina ezagutza eta gaitasun profesional, areto-futbolaren irakaskuntza programatu eta gauzatzeko, kirolariaren exekuzio teknikoa eta taktikoa hobetzeko, bai eta kirol modalitate horretako kirolarien eta taldeen entrenamendua egiteko ere.

 

Areto-futboleko hezkuntza eta prestakuntzaren arloan egingo du bere jarduera.

 

Hauek dira beren eginkizunak bete ditzaketen erakunde edo enpresa motak:

  • Kirol eskolak.
  • Areto futbol klubak edo kirol elkarteak.
  • Kirol federazioak.
  • Kirol-patronatuak.
  • Kirol-zerbitzuko enpresak.
  • Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).
Lan-erantzunkizunak

 

Teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

  • Areto futbol heziketa atletaren exekuzio tekniko eta taktikoaren perfekziora arte
  • Areto futbolari eta areto futbol taldeen entrenamendua
  • Prestakuntza burutzeko helburu, bitarteko eta metodo egokienak aukeratzea
  • Areto futbolarien laguntza jarduera garatzeko garaian
  • Banakako edo taldeko segurtasuna areto-futboleko jarduera garatzeko garaian
  • Kirol instrukzio prozesuaren kontrola eta ebaluazioa
  • Kirol errendimendua kontrolatzea kasu bakoitzean proba egokiak eginez
  • Kirol entitateko buruaren jarduerei buruzko argibide orokorrak betetzea
  • Areto futbolari eta areto futbol taldeen zuzendaritza teknikoa kirol lehiaketetan parte hartu bitartean