Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Areto-futbola
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Areto-futboleko Kirol-teknikariaren 1. mailako ziurtagiriak egiaztatzen du jabeak areto-futbola abiarazteko beharrezko gaitasunak dituela, baita kirol hau sustatzeko ere.
Teknikari horrek areto-futbolarekin lotutako erakunde publiko edo pribatu batean jardungo du beti. Hauek dira beren eginkizunak bete ditzaketen erakunde edo enpresa motak:
- Eskolak eta kirol hastapeneko zentroak.
- Kirol klubak eta elkarteak.
- Kirol federazioak.
- Kirol-patronatuak.
- Kirol-zerbitzuko enpresak.
- Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).
Lan-erantzunkizunak
Goi-mailako teknikari eta/edo profesionalen gainbegiratze orokorraren pean jardungo du teknikari horrek, eta honako erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:
- Areto-futbola irakastea, harik eta kirolariak haurren eta helduen kategorietan lehiatzeko gaitasuna ematen dieten ezagutza teknikoak eta taktikoak lortzen dituen arte.
- Helburu, bitarteko, metodo eta material egokienak aukeratzea irakaskuntzarako.
- Irakaskuntza prozesuaren ebaluazioa eta kontrola.
- Norbanakoak eta taldeak gidatzea eta laguntzea jardueran zehar.
- Taldearen segurtasuna jarduera zehar.
- Mediku langileak ez daudenean istripu edo gaixotasun kasuetan lehen laguntza ematea.
- Areto-futbolaren araudia betetzea.
- Kirol instalazioetako laguntza medikoko zerbitzuekin lankidetza.
- Kirol erakundearen buruak emandako argibide orokorrak betetzea.