Areto-futbola
Aurkezpena
  • Areto-futboleko modalitateetako hastapena, hobekuntza eta errendimendu handia.
  • Areto-futboleko erdi mailako teknikariaren eta areto-futboleko goi mailako teknikariaren prestakuntza.
  • Lauhileko eta/edo urteko ikastaroak.
  • Areto-futboleko kirol-teknikariaren titulazioa (1. eta 2. mailak) ikasturte batean (irailetik irailera) lortzeko aukera.
  • Areto Futboleko Goi Mailako Kirol Teknikariaren urteko deialdia.
  • Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan adostu beharreko egoitzetan ikastaroak egiteko aukera.
  • Areto-futbolaren egungo errealitatera egokitutako kalitatezko irakaskuntza.
  • Talde-proiektuen garapenean oinarritutako metodologia.
  • Prezio publikoak.

 

Areto-futboleko erdi-mailako kirol-teknikariaren ikastaroa kirol-modalitate hau sustatu nahi duten eta etorkizuneko kirolariei areto-futbolaren modalitatearen hastapenean laguntzeko helburua duten pertsona guztientzat da.

 

Ikastaro honen helburua da modalitatearen irakaskuntza programatzeko eta egiteko behar diren gaitasunak lortzea, kirolariaren exekuzio teknikoa eta taktikoa hobetzeko, bai eta kirol-modalitate horretako taldeetako kirolarien entrenamendua egitea ere.

 

Areto-futboleko goi-mailako kirol-teknikariaren ikastaroa areto-futboleko erdi-mailako titulua duten guztientzat da.

 

Ikastaro honen helburua da behar diren gaitasunak lortzea kirolarien eta taldeen entrenamendua planifikatu eta zuzentzeko, kirolariek maila ertain eta altuko lehiaketetan parte har dezaten zuzentzeko eta areto-futboleko eskolak zuzentzeko.

Tasa publikoak
1. maila: 410€
2. maila: 510€
Goi maila: 930€