Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Snowboard
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Teknikari horrek kirol-hastapenaren esparruan jardungo du, snowboarda irakasteko saioak eginez neguko kirol-estazio bateko pista balizatuetan.
Splitboarden irakaskuntza berariaz uzten da bere jardun-eremutik kanpo.
Teknikari horrek snowboardaren praktikarekin zerikusia duen erakunde publiko edo pribatu baten barruan jardungo du beti.
Lan-erantzunkizunak
Teknikari horrek berea baino goragoko mailako teknikari eta/edo profesionalen ikuskaritzapean jardungo du beti, eta honako erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:
- Snowboarda irakastea, kirolariak oinarrizko ezagutzak lortu arte.
- Snowboarda irakasteko metodo eta material egokienak aukeratzea.
- Kirolarien aholkularitza snowboardaren praktikarekin lotutako alderdiei buruz.
- Jarduera garatu bitartean pertsonak edo taldeak dinamizatzea.
- Taldearen segurtasuna jarduera garatu bitartean.
- Neguko kirol-estazioetako ebakuazio-zerbitzuekin lankidetzan aritzea.
- Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.
- Haien ekintzak identifikatzea eta mendiko ingurumena zaintzen laguntzea.