Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Eski alpetarra
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Teknikari horrek kirol-hastapenaren esparruan jardungo du, eta eskiatzaileak irakasteko saioak egingo ditu neguko kirol-estazio bateko pista balizatuetan.
Bere jardun-eremutik kanpo uzten da berariaz mendiko eskiaren eta iraupen eskiaren irakaskuntza.
Teknikari horrek alpetar eskiaren praktikarekin zerikusia duen erakunde publiko edo pribatu baten barruan jardungo du beti.
Lan-erantzunkizunak
Teknikari horrek berea baino goragoko mailako teknikari eta/edo profesionalen ikuskapen orokorraren pean jardungo du beti, eta honako erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:
- Eski alpetarraren irakaskuntza, kirolariak oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak lortu arte
- Irakaskuntza egiteko metodo eta material egokienak aukeratzea
- Kirolarien aholkularitza eski alpinoaren praktikarekin lotutako alderdiei buruz
- Jarduera garatu bitartean pertsonak edo taldeak dinamizatzea
- Taldearen segurtasuna jarduera garatu bitartean
- Neguko kirol-estazioetako pistetako ebakuazio- eta lehen sorospen-zerbitzuei laguntzea
- Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea
- Haien ekintzak identifikatzea eta mendiko ingurumena zaintzen laguntzea