Multikirolak
Aurkezpena

Azken bi legegintzaldietan Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege proiektua garatzen ari da. Lege hori sektorea erregularizatzen saiatuko da eta lanpostu profesional bakoitzari prestakuntza-betekizun batzuk esleituko zaizkio. Hiru aldundiek eskola-kirolari dagokionez duten kirol anitzeko proiektuarekin batera, balio anitzeko lanbide-profiletan gabeziak hautematen dira, hau da, eskola-kirolean modalitate bat baino gehiago emanez lan egin dezaketen subjektuak (prestakuntza-baldintzak modalitate batean baino gehiagotan).

 

Bestalde, turismo aktibo arloko prestakuntza-eskaera dago, ez kirol-modalitate batzuetan errendimendua lortzera bideratutako profesionalak, baizik eta zerbitzu bat eta ingurune naturaletan esperientzia bat eskaintzera bideratutakoak prestakuntza ere behar delarik . Lanbide-profil horiek ere diziplina bakarrekoak dira, eta turismo aktiboari arreta eman diezaioketen hainbat modalitatetan prestatutako subjektuen gabeziak ikusten dira.

 

Bukatzeko, lege honek gaur egun kirol-arloan lan egiten duten profesional askoren erregularizazioa ekarriko du, kiroldegietan, gimnasioetan, udalerrietan eta abarretan (zumba, spinning, pisuekin entrenatzea, hirugarren adinekoekin entrenatzea …) aritzen direnak, alegia eta etorkizunean diziplina anitzeko prestakuntza izan beharko dituzten lanbide-profilak.

 

Antzemandako 3 gabeziei erantzun nahian, KIROLENEk abian jarri du proiektu hau, gazteak profesionalki trebatzeko eta beren bizitza profesionala kirolaren bidez garatu ahal izateko, kirol-praktikaren esparrutik. Prestakuntza hori gehien bat praktikoa eta diziplina anitzekoa izatera bideratuta dago, hainbat esparru kontuan hartuta.

 

  • ESKOLA-KIROLARI ARRETA EMATEA: ohikoenak diren eta hezkuntza-sistemaren barruan dauden modalitate ezberdinetako profesionalak prestatuz. (Futbola, Saskibaloia, Atletismoa, Eskubaloia, Salbamendua eta sorospena eta Areto-futbola)
  • TURISMO AKTIBOARI ARRETA EMATEA: diziplina anitzeko profesionalak prestatzea sektorean gehien eskatzen diren modalitateetan. (Erdi-mailako mendia, arroilak, BTT, Eski/Snowboard eta Urpekaritza)
  • GUZTIONTZAKO KIROLA ZAINTZEA: gimnasio, kiroldegi eta udalerrietan lan egiten duten diziplina anitzeko profesionalei prestakuntza ematea, aisialdiko jarduera fisikoa eta osasuna lantzeko. Esparru horretako prestakuntza Lanbidek profesionaltasun-ziurtagirien bidez bultzatutako enplegurako prestakuntzaren bidez egingo dugu. (Erabilera anitzeko entrenamendua eta Egokitze fisikoa musikarekin)