Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Goi-mendia
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Jarduera irakaskuntzaren alorrean gauzatuko du, mendian eta goi-mendian alpinismoko eta mendiko eskiko jardueretan kirolariak gidatuz eta haiei lagunduz, eta zuzendaritzan ere bai, maila altuko kirolariekin espedizioak eginez.

 

Kirol-kudeaketaren alorrari dagokionez, mendi-kiroletako eta eskaladako sailak, atalak edo eskolak zuzentzen laguntzen beteko du jarduera.

Lan-erantzunkizunak

 

Teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

  • Alpinismoa eta mendiko eskia garatzearekin lotu- ra duten espedizioak eta jarduerak programatzea eta egitea
  • Pertsonak edo taldeak gidatzea igoeretan goi- mendian, eta txangoetan eta igoeretan mendiko eskian
  • Haren mende dauden teknikariak zuzentzea eta haien segurtasuna bermatzea
  • Mendi-kiroletako eta eskaladako sail, atal edo eskola baten zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea, bai eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa ere