Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Goi-mendia
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Alpinismoaren irakaskuntzan eta gidaritzan jardungo du, lur-eremuan arroka, elurra, izotza edo denetarik dagoenean. Ondorengo ibilbideak egingo ditu:

  • Ibilbide errazak altitude guztietan
  • 4.300 metrorainoko ibilbide ez oso zailak
  • 3.500 metrorainoko ibilbide zailak
  • 3.500 metrorainoko neguko ibilbide zailak
  • V+/A1 ezaugarriko haitz-eskaladako ibilbideak
  • 3.500 metrorainoko ibilbideetako mendiko eskiko irakaskuntzan, gehienez bi egunekoa eta aterpean lo eginez. Horrez gain, alpinismoaren eta mendiko eskiaren entrenamenduan kirolariei zein taldeei antolaketa eta garapen-zerbitzuak eskainiko dizkie
Lan-erantzunkizunak

 

  • Pertsonak edo taldeak gidatzea goi-mendiko lur eremuetatik barrena, bere eskumeneko teknika- eta taktika-zailtasunak kontuan izanik, eta, hala, ezarritako helburua lortzeko
  • Kirol-jarduerak programatzea eta antolatzea
  • Alpinismoa eta mendiko eskia irakastea
  • Kirol-irakaskuntzaren prozesua zaintzea eta hari buruzko ebaluazioa egitea
  • Dagokion mailan, kirol-errendimendua zaintzea
  • Kirolarien zuzendaritza teknikoa, mendiko eskiko lehiaketetan parte hartzen dutenean
  • Pertsonaren edo taldearen segurtasuna bermatzea alpinismoaren eta mendiko eskiaren jarduna garatzen ari direnean
  • Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea