Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Eskalada
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Eskaladako irakaskuntzaren, entrenamenduaren, goi-mailako kirolarien zuzendaritzaren eta espedi- zioak egitearen eremuan beteko du jarduera.

 

Horrez gain, kirol-kudeaketaren alorrari dagokionez, mendi kiroletako eta eskaladako sailak, atalak edo eskolak zuzentzen laguntzen beteko du jarduera.
Lan-erantzunkizunak
  • Goi-mailako eskalatzaileen entrenamendu teknikoa eta taktikoa programatzea eta zuzentzea.
  • Eskalatzaileen egokitze fisikoa programatzea eta zuzentzea.
  • Kirolarien errendimendua baloratzea.
  • Eskalatzaileak gidatzea eskalatzen ari direnean.
  • Haren mende dauden teknikariak zuzentzea eta haien segurtasuna bermatzea.
  • Mendi-kiroletako eta eskaladako sail, atal edo eskola baten zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea, bai eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa ere.