Eskalada
Aurkezpena

Eskaladako Kirol-teknikari prestakuntzak bi gradu ditu: bata erdi-mailakoa eta bestea goi-mailakoa. Bietan, eskaladako gida-lanerako eta irakaskuntzarako gaitasun profesionalak eskuratzen dira; halere, goi-mailakoan, gehiago jorratzen dira kirol-eskaladaren teknifikazioa eta entrenamendua.

 

Eskaladako erdi-mailako Teknikari ikastaroa harkaitzetako, kirol-ibilbideetako eta abentura-eremuetako eskalada-teknikak menderatzen dituzten eskalatzaileentzat da.

 

Ikastaro honetan, honako hauek landuko dira:

  • Ikasleak taldeak eta norbanakoak harkaitzetan, hornituriko ibilbideetan eta abenturan gidatzeko trebatu.
  • Ikasleak eskaladarekin zerikusia duten kontuen irakaskuntzan gaitu, natura-ingurunean zein indoor.

 

Gure metodologiak jardueraren benetako praktikaren bidez irakatsi nahi dizkie ezagutzak eta eskarmentua ikasleei. Horregatik, gela barruko saio motzez gain, Durangaldeko, Ordesako eta Montrebeiko harkaitzetan egingo dugu lan, batik bat. Indoor prestakuntzarako, Bilboko PiuGazen aretoarekin batera egiten dugu lan.

 

Amaierako zikloan, Eskalada-espezialitateko Mendiko kirolak eta eskaladako Kirol-teknikari titulua lortuko duzu.

 

Goi-mailan, Eskalada-espezialitateko Mendiko kirolak eta eskaladako Goi-mailako Kirol-teknikari titulua lortuko duzu.

Tasa publikoak
Hasierako zikloa: 330€
Amaierako zikloa: 600€
Goi-maila: 650€