Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
Erdi-mailako mendia
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

 

Titulu honek ziurtatzen duenez, titularrak bere erantzukizunak modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu batean bere gain hartzeko ezagutzak eta lanbide-gaitasun nahikoak eskuratu ditu.

 

Behe mendietatik eta mendi ertainetatik barrena gidaritzan eta laguntzen jardungo du, bai eta mendiko jarduerak antolatzen ere.

 

Jardun-eremutik berariaz salbuetsita dago alpinismoko, eskaladako, eskiko edo sakan-jaitsierako teknikak eta materialak beharrezkoak diren glaziarrak eta lur-eremuak.

Lan-erantzunkizunak

 

Teknikari honi erantzukizun hauek eskatzen zaizkio:

  • Pertsonak edo taldeak gidatzea mendiko lur eremuetatik barrena, ezarritako helburua lortzeko
  • Mendiko jarduerak programatzea eta antolatzea
  • Mendizaletasuna irakastea
  • Kirol-irakaskuntzaren prozesua zaintzea eta hari buruzko ebaluazioa egitea
  • Pertsonaren edo taldearen segurtasuna bermatzea jarduerak iraun bitartean
  • Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea