Erdi-mailako mendia
FAQ
  • Aurkez ninteke erdi-mailako gradu bat egiteko sarbide-probara, hasierako zikloa egina izan gabe?
  • Bai, sarbide-probetan parte hartzeak ez du zerikusirik parte-hartzaileak duen titulazioarekin. Urte berean, hasierako zikloko eta egin nahi duzun erdi-mailako berariazko probetara aurkez zintezke.

 
  • Zenbat denborarako da sarbide-proba gainditu izanaren egiaztagiria?
  • 18 hileko iraupena du. Horregatik, hasirako eta erdi-mailako probak deialdi berean gaindituz gero, erdi-mailakoa ez duzu berriro egin beharko, indarrean izango da eta.

 
  • Sarbide-proba Kirolenen egin behar dut, ikasketak bertan egin nahi baditut?
  • EZ, sarbide-proba gainditu izanaren edozein egiaztagirik estatu osoan balio du, eta ikasketak komeni zaizun lekuan egin ditzakezu, sarbide-proba egin duzun tokia gorabehera. Era berean, egia da ikastetxeek matrikulazio-aldiak probak egin eta gero ireki ohi dituztela eta, normalean, probetan parte hartu dutenei ematen dietela informazioa.

 
  • Noizko egiten dira sarbide-proben deialdiak?
  • Kirolenen, sarbide-probetarako deialdiak Eusko Jaurlaritzak egiten ditu. Hasierako ziklokoa, Arroilak, Eskalada eta Erdi-mailako mendia azaroaren bigarren hamabostaldian egiten dira, eta erdi-mailako Goi-mendikoa, berriz, urtarrilaren bigarren hamabostaldian. Izena Kiroleneren webguneko Sarbide-probak menuan eman behar da.

 
 
  • Zer da hasierako zikloa?
  • Erdi-mailako hasierako zikoa Mendiko kirolak eta eskaladako lehen prestakuntza-ikastaroa da. Guztietan komuna da, eta bi erdi-maila egiten baduzu, hasierako zikloa behin bakarrik egin behar da.

 
  • Zenbat espezialitate dago Mendi-kirol eta Eskaladan?
  • Erdi-mailako hiru (Eskalada, Erdi-mailako mendia eta Arroilak) eta goi-mailako bi (Goi-mendia eta Eskalada).

 
  • Zer dira bloke komuna, berariazkoa eta praktikoa?
  • Mendiko kirolak eta eskaladako prestakuntza-maila bakoitzak hiru bloke horiek ditu. Bloke komuna berbera da kirol guztietan, eta kirol-jardueretako oinarrizko jakintzak bereganatzen dira: entrenamendua, fisiologia... Berariazko blokeak, izenak berak dioen bezala, Mendi-kirol eta Eskaladaren barruan hautatu diziplinaren eduki zehatzak landuko ditu. Bloke praktikoan, bereganaturiko ezagutzak praktikan jarriko dira, benetako enpresa eta bezeroekin.

 
  • Zenbat aldiz atera daiteke 'ez gai' ikasgai batean?
  • Ikasgai edo modulu bakoitzeko, lau deialdi dago. Ohikoa eta ezohikoa, lehen matrikularekin. Gainditu ezean, ikasleak berriz eman beharko du izena, beste ohiko eta ezohiko deialdi parea lortzeko.

 
  • Ikasten jarraitu ezingo banu, matrikula bertan behera utz nezake?
  • Ikastaroa uztekotan, arrazoia edozein izanda ere, ikasleak modulu bateko zein guztietako deialdiei uko egin liezaieke, ohiko nahiz ezohikoei. Izena emandako taldeak ezohiko deialdia amaitutakoan berriz ere eman beharko da izena, deialdiei utzi bezala eutsirik.

 
  • Nahitaezkoa da eskoletara joatea?
  • Bai, hasierako zikloan orduen % 70 praktikoa da, mendian, eta joatea nahitaezkoa da. Beste % 30a teorikoa da, eskolan lanak aurkezteko, eta joatea nahitaezkoa da. Erdi-mailan, praktika % 95ekoa da, eta gelako teoria % 5ekoa, eta joatea nahitaezkoa da.

 
  • Zein material behar dut praktika-irteeretarako?
  • Maila bakoitzeko ikasleak eraman beharreko materialaren zerrenda Ikasketa-planean topa dezakezu.

 
  • Ematen al da gaurik kanpoan irteeretan?
  • Batzuetan, gaua kanpoan ematea prestakuntza-jardueraren parte da (bibak-gauak edo aterpetik aterperako zeharkaldiak, kasu). Irteera egiten den lekutik etxera dagoen distantziak ere behartuko gaitu gaua kanpoan ematera.

 
  • Zein da Erdi-mailako mendiko prestakuntzaren programazioa?
  • Maila bakoitzeko prestakuntza-blokeen programazioak nahiz metodologia eta ebaluazioa Ikasketa-planean topa ditzakezu.

 
  • Ordaintzen al zaizkie ikasleei ostatua eta garraiobidea irteera praktikoetan?
  • Berariazko irteeretan, ikasleari ez zaio inoiz garraiobidea ordaintzen, arrazoi logistikoren batengatik garraiobide kolektiboa hartzen denean salbu. Hainbat irteeratan, ikasleei ostatua ordaintzen zaie, baina janaria ez. Ikastetxeak diruz lagundurikoak berariazkoko egutegian ikus daitezke.

 
  • Zein iraupen du jardunaldi praktikoak?
  • Jardunaldiaren iraupena ezberdina izango da egun horretan egin beharreko jardueraren, landu beharreko edukien eta eguraldiaren arabera. Eskuarki, egun osoa eskaintzen zaio jarduerari.

 
  • Zein maila tekniko eta fisiko behar da irteeretako jardueretarako?
  • Berez, sarrera-proba gainditu duen ikasleak prestakuntza hasteko adinako maila du. Irakasleak taldearen baldintza tekniko eta fisikoen araberako jarduerak egiten saiatzen dira, gutxieneko batzuk bermatuta. Ikasleak prestakuntzan gutxieneko horiek lortu ezean, irakasleek, hobetzeko, aparteko lanak jarriko dizkiote, bere kabuz egin beharrekoak.

 
  • Gerta liteke aldaketarik egutegian?
  • Normalean ez, Goi-mailako mendiko egutegietan salbu, eski eta alpinismorako baldintzak aldakorrak baitira.