Arroilak
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena
Kirol-hastapenaren eremuan gauzatuko du jarduera teknikariak, eta kirolarien irakaskuntza eta ikaskuntza-saioak garatuko ditu.
Honako hauek berariaz daude haren jarduera eremutik kanpo:
- Mendi elurtuak eta horietan aurrera egiteko beharrezko izango dituen jarduerak, sokak edota eskalatzeko, alpinismorako, sakanen jaitsierarako edo mendiko eskirako behar dituen bestelako teknika edo material bereziak.
- Alpinismoaren irakaskuntza, sakanen jaitsiera, eskalada, mendiko eskia.
Teknikaria mendizaletasunarekin lotutako erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barnean arituko da beti.
Lan-erantzunkizunak
Teknikari honen lana bere maila baino handiagoko teknikariek eta/edo profesionalek gainbegiratuko dute oro har, eta hauek dira eskatzen zaizkion erantzukizunak:
- Mendizaletasuna irakastea, kirolariak oinarrizko ezagutzak eta trebetasunak barneratu bitartean.
- Metodo eta material egokienak hautatzea irakaskuntzarako. Mendizaletasunarekin zerikusia duten alderdiei buruz aholkuak ematea kirolariei.
- Pertsonak edo taldeak dinamizatzea, haiek jarduera egiten ari direnean.
- Taldearen segurtasuna zaintzea, haiek jarduera egiten ari direnean.
- Istripuren bat gertatuz gero edo gaixotasunen bat izanez gero, lehen laguntza ematea sendagilerik ez badago.
- Funtsezko sorospen-sistemak aplikatzea mendian.
- Kirol-erakundeko arduradunak emandako jarraibide orokorrak betetzea.
- Mendiko ingurumena zaintzen laguntzea.