1
Zer ikasi nahi duzu Kirolenen?

Erdi-mailako eta goi-mailako kirol-teknikari grado ezberdinen artean aukeratu ahal duzu.

 

Hezkuntza eskaintza
Mendiko kirolak eta Eskalada
Neguko kirolak
Talde kirolak
Ur kirolak
Banakako kirolak
2
Zein baldintzak bete beharko ditut Kirolenen matrikulatu ahal izateko?
sarbide betekizuna
3
Berariazko sarbide-proban inskribatzeko eta berau burutzeko zer egin behar dut?
  • Eusko Jaurlaritzak urteroko dekretuaren bidez, modalitate guztientzako sarbide-proben datak finkatzen ditu.
  • Online inskripzioa egin behar da dagokion datetan Kiroleneko web-orriaren bitartez.

     

     

    Tasa publikoak 28,02€ (familia ugaria: 14,01€)
  • Dagokion datan burutuko da sarbide-proba eta gai/ez-gai agiria emango du Kirolenek.
  • Sarbide-probaten inskribatzeko gida.
4
Nola matrikulatu naiteke Kirolenen?

1- Online aurrematrikulazioa burutu behar da dagokion datetan webaren bitartez aplikaziora sartuz eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar da.
2- Aurrematrikulatutakoen zerrenda argitaratuko da webean, erreklamazio epea zabalduko da eta hoiek argitu eta gero aurrematrikulatutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
3- Ordainketa burutu
4- Matrikulatutakoen zerrenda argitaratuko da webean, erreklamazio epea zabalduko da eta hoiek argitu eta gero matrikulatutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Informazio guzti hau Kiroleneko web atariko Matrikulazioa atalean topatu ahal izango duzu.

Edozein zalantza edo informazio gehigarria behar izatekotan, hurrengo emailera idatzi dezakezu info@kirolene.net