Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Futboleko Kirol Teknikari titulazioa lortzeko berariazko probetarako deialdia egin du. Ezinbesteko baldintza da proba horiek gainditzea Futboleko Kirol Teknikariaren erdi-mailako ziklo honetan sartu ahal izateko. Kirol-irakaskuntza ofizialen eta federazioen arteko desberdintasuna ezagutzeko, oso garrantzitsua da hurrengo galdera hau zeuen buruari egitea eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak horri buruz zer esaten duen irakurtzea. Zer suposatzen die IKASLEEI Lanbide Heziketaren baliokidea den titulazio bat izateak federazio-prestakuntzaren aldean?: