Atletismoa
Lan trebakuntza
Kirol-eremuan kokapena

Oinarrizko kiroleko eta jolas-kiroleko kirol-hastapenaren esparruan jardungo du. Teknikari horrek atletismoarekin  lotutako erakunde publiko edo pribatu baten barruan jardungo du beti.

Hauek dira eginkizunak bete ditzaketen erakunde edo enpresa motak:

  • kirol hastapeneko eskolak eta ikastetxeak.
  • kirol klub eta elkarteak
  • kirol federazioak eta patronatuak
  • kirol zerbitzuetako enpresak
  • ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).
Lan-erantzunkizunak
  • Atletismoko oinarrizko teknikak; kirol hastapenerako.
  • Ekintzetara hurbildu, motibazioak eta interesak jasoz, atletismoko praktikara motibatuz.
  • Berariazko abilitate eta distresak baloratu, talde batean sartzeko eta zuzenketa neurriak hartzeko.
  • Atletismoko irakaskuntza ikaskuntzako, hastapenerako saioa prestatu, programatutakoaren arabera, taldera egokituz eta baldintza materialen arabera; praktika osasungarriko eta gorputzaren zainketa eta errespetuaren transmisioaren baloreak kontutan hartuz.
  • Hastapeneko saioa zuzendu, sortutako arazoak konponduz, honetan proposatutako partizipazioa eta errendimenduko helburuen arabera eta inguru giro anbientalako neurrien eta beharrezko diren segurtasun tarteen barruan.
  • Atletismo hastapenean segurtasuna zaindu, erabilitako baliabideak eta instalazioak gainbegiratuz, arrisku egoeratan parte hartuz.
  • Istripu edo emergentziako egoeran lehenengo partehartzaile modura aritu.
  • Maila eta ezaugarrien arabera atletak sailkatu, kirol hastapeneko konpetizioaren
  • beharrizanetara egokitzen direla ziurtatuz, proposatutako helburuak errespetatuz eta aurreikusitako segurtasun tarteen arabera.
  • Konpetizio zein hastapeneko beste ekintzetara atletak lagundu esperientzia motibatzaile eta ziurra eskainiz.
  • Hastapeneko konpetizioetan atletak zuzendu, balore etikoen barruan eta joko garbiarekin lotuta, ardura eta norbanakoaren ahalegina indartuz.
  • Atletismo hastapeneko konpetizio eta berezko ebentuetan antolatzen eta gestionatzen lagundu eta parte hartu; atleta praktikara kapetatu, lotu eta fidelizatzeko helburuarekin.
  • Saioaren garapena baloratu, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren eta atletismoko hastapeneko ekintza propioen, ajuste eta hobekuntza permanenterako.
  • Norberaren portaera etikoren bidez, joko garbiarekin, besteenganako errespetoa eta norberaren gorputzeko errespeto eta zaintzarekin lotutako baloreak transmititu.
  • Banakako arduraren espiritua mantendu, banakako esfortzua eta berrikuntza, bere
  • anbitoko atletismoko kirol teknikari bezala lanean.
  • Talde lanean iniziatiba eta autonomia mantendu.